Datu pertsonalak biltzea
Katxiporreta, Koop. E.k ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko, esate baterako gune pribatua edo denda, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Katxiporreta, Koop. E.k erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Katxiporreta, Koop. E.k ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.
Katxiporreta, Koop. E.k ez die datu pertsonalik eskatuko adingabekoei. Adingabekoen kontuen azken administratzaileak euren guraso eta tutore legalak izango dira. Adin gabeko erabiltzaileak datu pertsonalak bidaltzen baditu bere guraso edo legezko tutoreen baimena eta onespena duela onartzen du. Enpresak guraso eta legezko tutoreekin harremanetan jarri ahal izango du, adingabeei buruzko egiaztapen jakin batzuk egiteko edo beste zenbait arrazoi direla tarteko, baldin eta beharrezkoa iruditzen bazaio.
Katxiporreta, Koop. E.k antolatutako ekitaldietan parte hartzeak esan nahi du interesduna jakitun dela bere irudia eta ahotsa tratatua izan daitekela eta enpresak erabiltzen dituen komunikabide eta baliabide desberdinetan argitaratua (bai paperez bai baliabide elektronikoen bitartez) izan daitekela. Interesdunak edonoiz erabili ditzake bere datuak kudeatzeko eskubideak.
Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Katxiporreta, Koop. E.k adin gabekoei eskainitako zerbitzuak ematen baditu, hauen guraso eta legezko tutoreen baimena eta onespena eskatu du datuak biltzeko eta tratatzeko. Katxiporreta, Koop. E.k gurasoei eta legezko tutoreei gomendatzen die web gune honetan nabigatzen laguntzeko euren seme-alabei. Web gunea erantzukizunez erabiliz gero baino ez baikara seguru ibiliko.
Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta web gunearen baldintza orokorrak onartzea.